Elgoibartarren oporraldiak 'A ver si no llueve' telebista saioan

Barren.eus 2015ko ira. 7a, 14:49

Euskal herritarrek gogokoen dituzten oporretarako lekuak eta ohiturak ezagutarazten dihardu uda honetan 'A ver si no llueve' ETB2ko telebista saioak. Elgoibartarrek ere izan dute lekua saioan. Martin Urigoitia izan da horietako bat, Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa, Espainia) urtero jokatu ohi duen apustu bitxia dela-eta. Opor-garaia Conilen (Cadiz, Espainia) igarotzen duen Rolan elgoibartarra da saioan ageri den beste elgoibartarretako bat. (bideoak dauzka)

Euskaldunen udako oporrak nola igarotzen dituzten gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du ‘A ver si no Llueve’ telebista saioak ETB2 katean. Errioxako Santo Domingo de la Calzada herrian udaldia pasatzen duten euskaldunak irten ziren saioetako batean, eta Martin Urigoitia elgoibartarra zan zen protagonistetako bat. Urtero apustu bitxia jokatzen dute Uriogoitiak eta lagun batek, euskaldunez beteta dagoen Santo Domingoko urbanizazio batean. Pilota partida berezia jokatzen dute. Urigoitiak zartagin bat erabiltzen du erreminta gisa eta bere lagun Jonatanek pala bat. Urigoitiak Elgoibarren ere jokatu izan ditu antzerako apustuak aurrez. Horietako bat Kepa Arrieta elgoibartarraren aurka jokatu zuen, 2004an, Aiastiako Murkaikupe frontoian. Erraketa batekin aritu zen ordukoan Arrieta eta zartaginarekin Urigoitia. eitb.eus-eko honako bideoan ikus dezakezue Errioxan jokatutako apustuaren emaitza:

• Elgoibartar bat Conilen 

Saioko beste atal batean uda Conilen igarotzen duen Rolan izan zen protagonista. Conileko hondartzetan pasieran ibiltzea gogoko du Rolanek, umore onean eta purua ezpainetatik kendu gabe. Hona hemen bideoa