Ainhoatik Donibane Garazirako ibilbidea GR-10 mendi-bidean zehar egingo dute, hiru egunetan, bidean topatuko dituzten gailurrak egiteko aukerarekin. Morkaikon eta Elgoibarko Izarran eman daiteke izena. Bateko zein besteko bazkideek 70 euro ordaindu beharko dituzte eta 80 euro bazkide ez direnek. Prezio horretan autobuseko joan-etorria eta bi eguneko pentsio erdia sartzen dira; afariak, lo-tokiak eta gosariak, hain zuzen ere. Plazak mugatuak dira eta 25 lagunentzako tokia gorde dute.
- Informazio gehiago: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 74 16 26 (Imanol)