Josefa Gabilondo elgoibartarra hamalau urterekin hasi zen laiaketan Idotorbe auzoko Egigurentxiki baserrian. Hiruzpalau lagunek elkarrekin egiten zuten laian, gazteenak erdian jarrita. Soro barrenetik lurra jasotzen ere ibilitakoa da (beheko bideoan azaltzen ditu). Nekazari bakoitzak laiak binaka erabili ohi zituen, esku bakoitzarekin laia banari helduta. Laiaren hortzak lurrean sartzen ziren, eta oinarekin sakatzen zitzaion sakonago sar zedin. Ondoren atzeraka bultzatzen zen, horrela lurra biratuz. Laia goldea baino erabilgarriagoa zen lurra sakonago irauli nahi zen lekuetan eta malda handia zeukaten soroetan.
Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzeko sortutako ahotsak.com egitasmoan jasota daude Josefa Gabilondoren bizitzako hainbat pasarte, horien artean laiaketarena.
- Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen
- Elgoibarko ahozko ondarea
- Mendaroko ahozko ondarea