Euskara ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dira: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko. 0 eta 12 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoek matrikula erdia baino ez dute ordainduko. Horretaz gain, gurasoek Udalaren beka lortzeko aukera izango dute. Bekari esker, izena ematerako orduan ordaindutako kopuruaren erdia jasoko dute. Ordutegiak, bestalde, gurasoen beharrizanen arabera moldatu ahal izango dira.
Informazio gehiago nahi duenak Udal Euskaltegiko telefonora (943 742 731) edo AEK euskaltegikora (607 601 423) dei egin dezake.