Aterri taldeak musika instrumentala jotzen du. Euren errepertorioa kantu ezagunek osatzen dute, estilo desberdinetako kantuak enbor afroamerikarraren barruan. Halere, Aterri latin jazz etiketan sar daiteke, herri musika edo folka ez delako eta jazz iparramerikarra izan gabe, txatxatxa, manboa, boleroa, rumba, ... bossanova, reggaeren bat, …jotzen dute. Lau kidek osatzen dute taldea: Alfonso Guillo (kontrabaxua), Isabel Laspiur (pianoa), Gari Araolaza (gitarra) eta Iñaki (bateria eta perkusioak).
Soraluzeko Gaztelupe gunean eskainiko dute kontzertua domekan (irailak 20), 19:00etan. Honenbestez, Gaztelupe guneak berriro irekiko ditu bere ateak zuzeneko musikari, literaturari eta hitzari.
•Zapatuan A2an taldearekin
Zapatuan ere igoko da oholtza gainera Alfonso Guillo. Oraingoan A2an taldearekin eskainiko du kontzertua Sanlo eskubaloi taldeak antolatu duen Sanlobeerfest garagardo azokan. Aita Agirre plazan jarri duten karpan izango da, 22:00etan. Alfonso Guillok eta Gabik (Gabriel Agirregomezkorta) osatzen dute A2an taldea.