Amaia Larrañaga Elgoibarko AEKko irakasleak, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mujikak, eta Elgoibarko Udaleko Euskara zinegotzi Maialen Gurrutxagak egin zuten berba inaugurazio ekitaldian, eta baita euskaltegiko ikasle Esther De Torresek eta ikasle izandako Alejandro Mendazonak. (ikus goiko bideoan).
• 30 urtetik gora plaza txikian
AEK euskaltegiak makina bat urte egin ditu Plaza Txikian. Helduen Euskalduntze-Alfabetatzea Elgoibarren (1956-2000). 44 urteko Historia izeneko Elgoibarko Izarraren liburuan jasota dagoenez, 1982ko azaroan, AEKren gau-eskolak Correoseko etxean (gaur Kultur Etxea dena) jarraitu zuen eskolak ematen baina Udalak lokalak kendu zizkien (lokala Udalarena zen) eta pare bat urtez eskolak han eta hemen ematen jardun zuten AEK-koek. Plaza Txikian, Pedro Muguruzako eskoletan eta Madalako etxe batean (gero Gaztetxea izan zena) ematen zituzten eskolak. Materiala ere batetik bestera ibiltzen zuten eta klaseak ere etxean prestatu behar izaten zituzten.
Azkenean, 1987-1988an Plaza Txikiko lokala lortu zuten. Lokal honetan Udal Artxiboa zegoen baina abandonaturik zegoenez, AEK-k lokala eskatu zion Udalari eta orduko HBko bi zinegotziri esker lortu zuten lokal hau. Harrez gero Plaza Txikiko lokaletan eman ditu eskolak AEK-k. Aurrerantzean, baina, Gabriel Kurutzelaegi kalean jarraituko dute euskara irakasten. (Elgoibarko AEKk 25 urte bete zitueneko erreportajea BARREN aldizkarian)