Durangaldeko atletak nabarmendu dira gaur iluntzean Elgoibarren jokatu den seigarren Gau Krosean. Oier Ariznabarreta durangarra izan da 7,7 kilomertroko ibilbidea osattzen azkarrena, 23:57ko denborarekin. Elorrioko Aitor Mimenzak gurutzatu du bigarren postuan Kalegoen plazan zegoen helmuga marra, irabazlearengandik 13 segundura. Iazko irabazlea, Dabid Garcia (25:06) durangarra eta Roberto Corujo iurretarra sailkatu dira hirugarren eta laugarren. Osel Sanchez izan da lehen elgoibartarra. Seigarren postuan sailkatu da, 26:17ko denborarekin.
Emakumezkoetan ere Durangaldeko atleta bat izan da azkarrena, Gurutze Frades iurretarra, hain zuzen ere. 27 minitu eta 19 segundoan osatu du ibilbidea. Ainhoa Sanz urretxuarra sailkatu da bigarren, irabazlearengandik 41 segundora. Cristina Villalobos elgoibartarra sailkatu da hirugarren postuan (30:17).
Mintxeta atletismo taldeak 2016ko urtarrilaren 24ean ospatuko den Juan Muguerza Nazioarteko Krosa antolatzeko dirua lortzeko antolatzen du Gau Krosa, 2010az geroztik. Aurtengoan 157 lagunek lortu zuten proba amaitzea, tartean 74 elgoibartarrek eta lau mendaroarrek. Era berean, 28 emakumek hartu zuten parte proban. (sailkapena)
- I. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2010-09-13)
- II. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2011-09-19)
- III. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2012-09-24)
- IV. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2013-09-15)
- V. Gau kroseko emaitzak eta argazkiak (2014-09-21)