Sallobenten talde argazkia atera eta Kalegoen plazara itzulita, indarrak berreskuratzeko txorizo pintxoak eta freskagarriak jan dituzte. Izan da bizikletan jarraitu duenik ere eta baita orduan hasi denik ere. Txikienek Kalegoen eta Kalebarren plazak elkartuz bizikleta lasterketa egin dute; nagusitxoagoek, berriz, frontoian berentzat jarritako bizikleta zirkuito batean oztopoak gainditu behar izan dituzte. Eguraldia lagun bi erroberen gainean ibiltzeko egun aproposa izan dute elgoibartarrek.