Jose Landa eta Jose Maria Otxoa de Txintxetru gudariek frankismoko garaiko hainbat hamarkadatan 36ko gerran hildako lagunei omenaldia egin zieten modu bertsuan, gudarien familiarteko batzuek eta hainbat erakundetako kideek lore-eskaintza egin zieten atzo (irailak 20) Zirardamendin, 1952. urtean inguru horretan hil zituzten gudarien omenez jarritako gurutzean.
Aiastiatik abiatu eta fronteko leku horretara joan ziren gudarien senitartekoak eta agintariak, besteak beste, Elgoibarko alkate Ane Beitia; Bildu eta EAJ-PNVko zinegotziak; Elgoibar1936 elkarteko Iñaki Odriozola; eta Sabino Arana Fundazioko zuzendari Irune Zuluaga.
1936ko irailaren 25an hamalau euskal gudari hil zituzten Zirardamendiko frontean, Mola jeneralaren tropen kontrako liskarretan: José Txintxurreta, Paulino Beraza, Juan Zabala, Blas Larrazeleta, Ambrosio Etxebarria, Felipe Elorriaga, Sabin Atutxa, Emeterio Llavori, Eusebio Gaubeka, Juan Agirre, Imanol Etxebarria, Marcelino Gandarias, Miguel Palacio eta Félix Arbulu.
"Gudari horien balentria heroikoak frankisten konkista atzeratu zuen eta, horri esker, lehen Eusko Jaurlaritza eratu zen Gernikan ", nabarmendu du Sabino Arana Fundazioak ohar batean.
Urtero irailaren azken aurreko igandean antolatu nahi izango luketen ekitaldi honen bidez, antolatzaileek gogorarazi nahi izan dute euskal soldadu gazte horien ahalegina eta azpimarratu nahi izan dute memoria historikoa “funtsezko” bidea dela elkarbizitza eta adiskidetzea sustatzeko.
∞Lotura duten albisteak:
-
Frankismoan desagerrarazitakoen kolunbarioa Elgoibarren egin nahi du Jaurlaritzak (2014-11-04)
- Iñigo Urkullu:"Iraganera begiratzen duen ekitaldi honek Euskadiko etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen du"Urkullu:"Iraganera begiratzen duen ekitaldi honek Euskadiko etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen du" (2014-09-21)
- Aurkeztu dute 36ko gerran Aiastian izandako borroken inguruko liburua (2014-09-17)
- Inauguratu dute 36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa (2014-09-04)
- Zirardamendin hildako gudariek eginiko ibilbide bera egin dute senideek, 78 urte geroago(2014-07-14)
- 'Goazen gudari danok...' dokumentala grabatzen izan dira gaur Aiastian (2014-07-10)
- Zirardamendin deshobiratutako bi gudari identifikatu ditu Aranzadik (2014-01-27)
- Pako Etxeberriaren hitzaldiaren bideoa (2013-10-02)
- Zirardamendiko lau gudariak omendu dituzte, 76 urte eta gero (2012-06-18)
- Zirardamendin agertu diren lau gudarien gorpuzkiak hobitik aterako dituzte zapatuan (2012-06-14)
- Ziardamendin orain dela 75 urte hildako gudariak omendu dituzte (2011-09-28)
- 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez (2010-11-08)
- 1936ko irailaren 21ean Faxistak Elgoibarren sartu zireneko argazkiak (2009-02-24)
- Elgoibar1936 elkarteak txalotu egin du Udalak memoria historikoaren gainean onartutako akordioa (2008-12-02)
- Gerrate Zibilean lurperatutako gorpuak bilatzeko laguntza eskainiko du Udalak (2008-11-27)
- Ikur eta irudi frankistak kentzeko eskatu dio Elgoibar1936 elkarteak Udalari (2008-04-04 elgoiBARREN.net)
- Gerra zibilean fusilatutako miliziano baten hezurrak aurkitu ditu 'elgoibar1936' taldeak (2007-12-19)
- elgoibar1936.com blogean memoria historikoa berreskuratuko dute (2007-11-21 elgoiBARREN.net)