Elgoibarko Campus Teknologikoan parte hartuko duten haurren gurasoei egitasmoa aurkezteko bilera egingo dute eguenean (irailak 24), Kultur Etxeko hitzaldi gelan (18:30).
Eskolaz kanpoko jardueren bidez burutuko den programa hau tarteko, Udalak “aisialdi alternatiborako jarduera batekin gozatzeko” aukera emango die udalerriko adingabeei. Horretaz gain, haur eta nerabeek irudimena askatu ahal izango dute, robotikaren, bideo-jokoen diseinuaren, mugikorrentzako aplikazioen garapenaren edo animazio digitalen arloetan egingo dituzten proiektu zientifiko eta tekniko txikiei esker.
Elgoibarko Udaleko arduradunek jakinarazi dutenez, beharrezkoa da herriaren izaera industriala mantendu eta bultzatzeko erronkari eustea. Ildo horretatik, lehentasuna ematen diote haurren artean bokazio tekniko eta teknologikoak sustatzeari, egungo haurrak izango baitira etorkizunean industria sostengatu eta garatuko dutenak.
Irailaren 28an hasiko da Elgoibarko Campus Teknologikoa. Honako webgunean eman daiteke izena: http://camptecnologico.eus/klub-teknologikoa-elgoibar/
- Ikastaroaren berri ematen duen txostena (PDF)