Lehen mendi irteera domeka honetan, irailaren 27an, egingo dute. Irteera guztietan egingo duten moduan, Mintxetako aparkalekuan batuko dira mendizaleak, 09:30ean. Handik, Saturrarango hondartza ondoko aparkalekura joango dira, bertatik hasiko baitute Tontorramendira egingo duten ibilaldia. Ondarru aldetik, itxasoa parez pare dutela egingo dute igoera. Zortzi kilometro inguruko ibilaldia osatuko dute. Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago, baina umeak ezingo dira bakarrik joan. Irteera hauetan parte hartzeko ez da beharrezkoa Morkaikon izena ematea, baina joan nahi duten umeek euren ikastetxean eman beharko dute izena.
Hona hemen hurrengo irteerak:
- Urriak 25, Indamendi (460 metro)
- Azaroak 15, Deba ibaiaren iturburura mendi irteera, Gatzagatik abiatuta.
- Abenduak 13, Zirardamendira irteera Elgoibartik
- Urtarrilak 31, Besaidera irteera, Arrasateko Udala auzotik
- Otsailak 21, Arbil mendira (434 metro), Debatik abiatuta
- Martxoak 13, Aloña mendira (434 metro) irteera Arantzazutik abiatuta
- Apirilak 24, Ernio mendira (1070 metro) irteera, Bidaniatik
- Maiatzak 14, Elgoibarko Itzulitxoa, Morkaikoren Egunaren baitan