EHBilduk jakinarazi duenez, bi gai nagusiren inguruan jardungo dute batzar irekian. Batetik, urte bukaera baino lehen egingo diren Espainiako hauteskunde orokorrak izango dituzte hizpide. Amaiur koalizioak azken lau urteetan Espainiako kongresu eta senatuan egindako lanaren balorazioa partekatuko da eta parte hartzaileen iritziak jasoko dituzte. Horrez gainera, hauteskundeetarako planteamenduaz eta zerrendaburuak proposatzeko koalizioak abian jarri duen prozesuaz eztabaidatuko dute.
Bestetik, 2015-2016 kurtso politikoan EH Bilduk Elgoibarren dituen erronka nagusien aurkezpena eta eztabaida egingo da. Besteak beste, herri mailako egituren antolaketa eta lehentasunak izendatzeko prozedura.
Irailaren 29an, martitzena, Kultur Etxeko sotoan izango da batzarra, 19:00etan hasita.