Gaur hasiko dituzte Aiastian sanmigelak

Barren.eus 2015ko ira. 25a, 08:44

Aiastia auzoa jaietan murgilduko da gaur, hilak 25, eta martitzenera arte, San Migel egunera arte, luzatuko dituzte ospakizunak (egitaraua dauka). 

19:00etan hasiko dituzte gaur (irailak 25) San Migel jaiak Aiastian, ohiko kanpai jotzearekin. Ondoren, 21:00etan, Haritz Euskal Dantzari Taldearen ekitaldia izango dute, istripuz hil zen Borja Uzuriaga aiastiarraren omenez, Murkaikupe frontoian. Gazteen afaria izango da gero 22:30ean.

Asteburua, berriz, ekitaldiz bete-betea dator. Umeentzako jolasak, bazkaria eta parkea izango dira bihar, 13:00etatik 17:00ak bitartean, eta ordu horretan hasiko da urteroko artzain txakur txapelketa, bederatzigarrena –Euskal Herriko arraza libreko finala izango da–. Gauean, berriz, eta urtero legez, bertso-afaria egingo dute, eta aurten Amets Arzallus eta Andoni Egaña izango dira bertsolari gonbidatuak. Ondorenerako erromeria eta bolo txapelketa antolatu dituzte. 

2015 09 25 Aiastiakojaiak2013 korrika

Domekan, berriz, Aiastiako Igoera korrika eta Idi-demak izango dira eguneko ekitaldi nagusiak, eta egun bateko atsedena hartuta, martitzenean, San Migel egunean bukatuko dituzte jaiak. Hona hemen egitaraua.

25, BARIXAKUA

• 19:00 Jaien hasiera.

• 21:00 Haritz EDTren ekitaldia Borja Uzuriagaren omenez.

• 22:30 Gazte afaria.

• Ondoren, Disko festa.

 

26, ZAPATUA

• 13:00 Umeentzako jolasak.

• Jarraian, umeentzako bazkaria.

• Bazkalostean, umeentzako parkea.

• 17:00 Artzain txakur txapelketa.

• 21:00 Bertso afaria. Amets Arzallus eta Andoni Egaña.

Ondoren, erromeria.

• 01:00 Bolo txapelketa.

Sariak:

1. 100 euro eta txapela.

2. 70 euro.

3. 50 euro.

4. 25 euro.

5. Sorpresa.

Auzoko lehenengoarentzat garaikurra.

 

27, DOMEKA

• 11:00 Meza.

• Jarraian, Baltzola anaiak trikitilariak.

• 12:00 Aiastiako VIII. igoera korrika.

• 14:30 Bazkaria.

• 17:00 Idi-demak

Sariak:

1.saria: 900 €, garaikurra eta mantak.

2.saria: 800  eta garaikurra.

3.saria: 700  eta garaikurra.

Ondoren, Baltzola anaiak trikitilariak.

 

29, MARTITZENA (San Migel Eguna)

• 11:30 Meza

• Jarraian, ‘Ziarda’ eta ‘Mañukorta’ bertsolarien saioa.

• Ondoren, esku-pilota finala.

• 14:30 Bazkaria.

• Bazkalostean, erromeria Elustondo anai-arrebak trikitilariekin.

• 21:00 Afaria.

• Jarraian, erromeria Elustondo anai-arrebak trikitilariekin.