Herriko ondare historikoa ezagutarazten dihardu azken aldian Pello Arrieta historialari elgoibartarrak. Herriguneko eraikin eta kale esanguratsuenen historia eta berezitasunak azaldu izan ditu aurrez, eta joan den astelehenean, Maalatik Sallobente-Ermuarango ermitarainoko bideko ondare historikoa ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek. Ia 50 lagun batu ziren Haizea emakume taldeak antolatutako irteerara. Joan ezin izan zutenek bigarren aukera bat izango dute urrian, historia ikastaroaren barruan beste irteera bat antolatu baitu Haizeak. Urriaren 29an (eguena) izango da. Maalako parketik irtengo dira 17:30ean.