Gotzon Garate euskaltzalearen omenez Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan izango da kontzertua, 23:00etan. Kontzertu hau preseski Sinuose elkartearekin elkarlanean antolatu du Elgoibarkok Izarrak, eta sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, Sotoan bertan, 3 euroan.
Mixel Etxekoparrek jakitera eman duenez, sotoan eskainiko duen kontzertua ezberdina izango da, eta ezustekoz beteta egongo da.
Musikari zuberotarraren kontzertuarekin abian jarriko da Haizea dator Iparraldetik! ekimena.