Jolas, jatorduez –afaria, txokolatada eta mokadua– gain, musika –Mauxitxa txaranga–, dantza eta kirolik ere ez da faltako Errosario kalean. Orain dela urte batzuk berreskuratu zuten Errosarioko amabirjinaren Ezpata-dantza eskainiko dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko dantzariek zapatuan. Egun berean herri-kirol erakustaldian, Mugertza anaiak aizkoran arituko dira eta Karmele Gisasola txingak eramaten eta ingudea altxatzen. Errosarioko bizilagunek, beraz, gainerako elgoibartarrak ere gonbidatu nahi dituzte beren kaleko jaietan ondo pasatzera.