'60+' programak jarraipena izango du urrian

Barren.eus 2015ko urr. 2a, 06:57

60 urtetik gorako pertsonen ongizatea eta bizitza kalitatea sustatzea da 60+ programaren helburu nagusia. Horretarako Unai Arrieta psikologoa dute gidari. Astean birritan batez beste 40 lagun elkartzen dira Mintxetan ariketa fisikoa egiteko, baita alderdi intelektual eta emozionala lantzeko ere. Mintxetara igo eta egiten dutenaren lekuko izan da BARRENeko kamera. (bideoa eta argazkiak dauzka)

60 urtetik gorako herritarren artean jarduera fisikoa sustatzeko asmoz, egitasmo bat jarri zuen martxan Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak 2011n. Ongizate Sailarekin batera apirilean pauso berriak eman zituen, eta irailean eta urrian, Mintxeta inguruan jarraituko du 60+ programak martitzen eta eguen goizetan. Bizimodu aktibo eta osasungarria eraikitzen erakusteaz gain, aurten izan da berrikuntzarik, Alderdi fisikoa lantzeaz gain, alderdi mentala eta soziala ere landu baitute. Horretarako Unai Arrieta psikologo eta orain dela gutxira arte eskubaloi jokalari profesional izan den elgoibartarra dute gidari. 

2015 10 01 60plus danak

2015 10 01 60plus unai arrieta

2015 10 01 60plus zintak

2015 10 01 60plus eskaloia

2015 10 01 60plus unai

2015 10 01 60plus paseoa