Euskararen aldeko esaldi lehiaketa antolatu du Elgoibarko Izarrak

Barren.eus 2015ko urr. 2a, 10:59

Euskararen Egunaren harira, esaldi lehiaketa antolatu du aurten ere Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneak. DBH eta Batxilergoko ikasleentzako dago zuzendua eta urriaren 31 izango da esaldiak entregatzeko azken eguna.  

DBH eta Batxilergoko ikasleentzako esaldi lehiaketa antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Euskararen Egunaren harira. Esaldi irabazlen egileak 100 euroko balea lortuko du, herriko dendetan gastatzeko. Esaldiak aurkezteko hainbat modu daude aukeran: whatsapp bidez (628 170 330), Instagram bidez (@elgoibarkogaztelekua) edo twitter bidez (#365esaldi). Esaldiak entregatzeko azken eguna urriaren 30a izango da. 

• Kamisetak doan 

Esaldi irabazlearekin kamisetak aterako ditu Elgoibarko Izarrak, eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean doan banatuko dituzte gero, Euskararen Egunaren bueltan. 

Iaz ere antolatu zuten lehiaketa eta Uxue Mancisidorrek aurkeztutako "Nire ahotik zure belarrira" esaldia izan zen irabazlea.