Manu Goioganak irabazi du Elgoibarren jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako laugarren saioa. Irungo bertsolariak 428 puntu eskuratu zituen. Goioganaren atzetik, Oihana Iguaran (423,5 puntu) eta Manex Mujika (417,5 puntu) sailkatu ziren, hurrenez hurren. Elgoibarren lortu duen lehen postuari esker, Goiogana zuzenean sailkatu da azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko den final laurdenetako saiorako, Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindik erabakitzeke dauden beste hiru bertsolarirekin. Elgoibarko saioan parte hartu zuten gainerako bertsolariek fase osoko puntuazioen zain egon beharko dute final laurdenetara sailkatuko diren jakiteko.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 210 bertsozale hurbildu ziren saioa entzutera Elgoibarko Herriko Antzokira.