Abenduaren 3an da Euskararen Nazioarteko Eguna, eta aurtengo ospakizunak azaroaren 28an egingo dituzte, 13:00etatik aurrera. Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak bi ekimen nagusi prestatu ditu: herri bazkaria eta lipdub-a.
Maalatik Kalegoen plazaraino egingo dute lipdub-a, Elgoibarko hainbat musikarik ekimen horretarako bereziki prestatu duten kantarekin. Beitxu, beitxu! izena jarri diote abestiari. Musika Aitor Novarena da, eta letra Uxue Alberdik jarri dio. Kantaren grabazio-lanetan, berriz, Elgoibarko hainbat musikarik* eta kantarik** parte hartu dute.
Inazio Bereziartua musika eskolako auditorioan aurkeztuko dute kanta jendaurrean, urriaren 8an, eguena, 19:30ean. Herritarrak kanta ezagutzera gonbidatu dituzte.
*Musikariak: Alfonso Guillo (kontrabaxua), Patxi Zabaleta (gitarra), Aitor Nova (pianoa, saxofoia eta dultzainak), Naia Membrillera (kajoia), Gorka Mujika (perkusioa), Iban Urizar (tronpeta), Iban Guinea (tronboia)
**Ahotsak: Nerea Gil, Garazi Ayesta, Haritz Arrieta, Iban Urizar, Aitor Nova, Selestina Mealelei eta Cosmin Liviu Iga.
∞Lotura duten albisteak:
-
Dagoeneko 49 elkarte-erakundek esan dute parte hartuko dutela aurtengo ‘Euskarak 365 Egun’ ekimenean (2015-05-28)
- Lipdub-a eta bazkari herrikoia prestatzen ari dira ‘Euskarak 365’ ekimenaren barruan (2015-05-14)