Unai Salegik eta Mikel Hernandezek apustu bitxia eta gogorra jokatuko dute domeka goizean Mendaron. Hasteko, Mendaroko udaletxetik irtengo dira korrika 11:00etan. Lizarpe gainera arte dauden 5 kilometroak egin beharko dituzte antxitxika. Lizarpe gainean, kana erdiko bi enbor izango dituzte zain. Egurrak moztu ostean, butano bonbona bizkarrean hartu eta Lizarpetik Gantxipixako tontorreraino eraman beharko dute butano bonbona. Lehen iristen denak irabaziko du apustua.
Apustu eta kirol-demetan zaildutako gizona da Sarobe. Gaur egun Mendaroko giza-proba taldean dihardu eta 2013an ikusmin handia piztu zuen Mendaroko butano desafioan hartu zuen parte, Jurdan Ezenarro eta Andoni Zubiaurre “Gorixo”rekin batera. Mikel Hernandez, berriz, txirrindularitza mundutik dator. Afizionatu mailan lehiatu zen eta 2012an San Pedrora bizikleta igoera irabazitakoa da, besteak beste.