Elgoibarko Kale Kantarien taldeko kideek aspalditik zuten buruan herrian Kantu Egun bat antolatzeko ideia, eta azkenean lortu dute ideia gauzatzea. Kalegoen plazan hasiko dira Kantu Egunerako prestatu dituzten ekintzak, 11:00etan. Plazan, salda eta txorizoa eta bazkarirako txartelak banatuko dituzte. 20 euro da bazkaria eta erretserba urriaren 23a baino lehen egin behar da ES562095 5036 50 9114251107 kontuan dirua ingresatuz eta izena adieraziz. Bazkarirako jarlekuak antolatu ahal izateko, taldean izena ematen dutenei talde bakoitzaren lagun kopurua jakinarazteko eskatu dute antolatzaileek. Horretarajo mezu elektroniko bat bidali beharko da honako helbidera: elgoibarkalekantariak@gmail.com
Hamaiketakoarekin pilak kargatu ostean,12:00etan hasiko dira kantuan. Kalegoen plazan batu eta Elgoibarko kaleak euskal kanta herrikoiekin girotuko dituzte bazkal ordura arte. 15:00etan bazkalduko dute Maalan, eta, bazkalostean ere kantu eta dantzarik ez da faltako. Informazio gehiago nahi duenak deitu zenbaki hauetara: goizez 687 216 766 (Ana) eta arratsaldez 688 687 838 (Iñigo).
• EGITARAUA. Kantu Eguna Elgoibarren (2015-15-31)
- 11:00 - 11:30 Kalegoen plazan, salda eta txorizoa banatuko dira kantuzaleen artean. (bazkarirako txartelak banatuko dira)
- 11:30 - 12:00 Elgoibarko artisauen erakusketa ikusteko aukera izango da.
- 12:00 Kalegoen plazan elkarretaratzea, Elgoibarko kaleak kantuan zeharkatzeko.
- 15:00 Bazkaria Maalako parkean.
- 17:00 Bazkalostean, kantak eta dantzak izango dira, 19:30ak arte.