Pankarta eramaten asteon libre geratu diren Bateragune auziko Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto, Rafa Diez eta Arnaldo Otegiren semeak eta Arnaldo Askatu! Politika askatu! Herri ekimeneko hainbat kide izan ziren. Bulebarrean hasi zen manifestazioa eta Artzain Onaren paretik-eta pasatu eta manifestazio burua berriro Bulebarrera heltzerako manifestazioaren bukaera irten berria zen.
Alderdi Ederren egin zuten manifestazio amaierako ekitaldian. Xabier Amurizak bertso batzuk kantatu, Zabaleta, Rodriguez eta Jacintoren izenean Rodriguezek hartu zuen hitza partaideak eskertuz.
Barrena Sortuko bozeramaileak ere egin zuen hitz eta Arnaldo Askatu! Politika askatu! Herri ekimeneko hainbat kidek ere.
Herri ekimenekoek manifestazioan izan eta babesa eman zietenei eskerrak eman nahi izan dizkiete zera esanez: "Iritzi eta proiektu politiko ezberdinetatik haratago, gutxieneko giza eskubideak direla jokoan daudenak jabetuta, Arnaldo eta Rafa Diezen askapena aldarrikatu genuen berriro ere. Gure eskakizunek hor dirauten arren, benetan pozik eta harro gaude jasotako erantzun ugari, zabal eta anitzaz". Argazkiak: Alberto Agirreazaldegi.