Eskualdeko ibilbide eta paraje ederrez gozatzeko BTT Zentroa dagoen lekuan, Mintxeta Kirolgunean, hasi eta bi ibilbide izan zituzten partaideek aukeran, 23 eta 43 kilometrokoak, Karakate eta Irukurutzeta inguruetan.
Guztira, 323 lagun elkartu ziren. Debabarrenetik 118 eta tartean 38 elgoibartar eta 5 mendaroar. Baina BTT zale askoren egutegian data seinalatua bihurtu denez, Gipuzkoatik eta Bizkaitik etorritakoak nagusitu arren Madrildik, Burgostik eta Leondik ere etorri ziren txirrinduzaleak paraje politetan bizikletarekin gozatzeko. Izan ere, antolatzaileen esanetan, giro ona sortu zen partaideen artean.
Baina partaideek ondo pasatzeko 50 boluntario baino gehiagoren lana ezinbestekoa izan zen. Lanean egon ziren ibilbideko puntu estrategikoetan kokatuta norabidea markatzeko baita bestelako laguntza eskaintzeko. Laguntzaileen artean ziren Bikeibar, Ameikutz, Elgoibarko Mintxeta Atletismo Taldea, Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuko kideak, eta beste hainbat lagun.
- Martxako argazki bilduma debabarrenaturismo.com helbidean.