Sagarraren mundua ezagutzeko aukera eskainiko du Atxutxiamaikak zapatuan

Barren.eus 2015eko urriaren 22a

Udazken Festa antolatu du zapaturako, urriaren 24rako, Atxutxiamaikak, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen aisialdi taldeak. Kalegoen plazan egingo dute festa, 11:30etik 13:30era eta han sagarraren mundua ezagutzeko aukera izango dute HH2-LH2ko haurrek.

Sagarrak nola batzen diren, nola mazpiltzen diren eta azken batean sagardoa nola egiten den ikusteko aukera izango dute, besteak beste. Sagar-gozoa ere egingo dute eta Armuetazar baserrian egindako sagar zukuarekin txotx-a ere egingo dute. Jolasak, tailerrak… denetarik izango dute haurrek aurtengo Udazken Festan.