Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalera joateko sarrerak eta autobus-txartelak salgai Elgoibarko Izarran

Barren.eus 2015ko urr. 23a, 09:40

Abenduaren 19an (larunbata) izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Finala. Hitzordua Donostiako Ilunben izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Finala bertatik bertara gozatzeko sarrerak Elgoibarko Izarran salduko dituzte, eta, nahi izanez gero, autobus-txartelak ere badauzkate Donostiara autobusean joan nahi dutenentzat. Abenduaren 5a izango da Elgoibarko Izarran sarrerak hartzeko azken eguna. 

Prezioak: 

a) Sarreraren prezioa: 20 euro

b) Autobus-txartelaren prezioa: 10 euro (8 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek)

Sarrerak erosteko eta informazio gehiagorako, deitu edo idatzi Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunera: