07:00etan abiatu da Iban Fernandez Azkue-San Rokeko ermita paretik Karakateko tontorrerantz, eta horixe bera errepikatu du behin eta berriz egun guztian. Bederatzi joan-etorri egin ditu guztira, eta honenbestez, bere buruari jarritako erronka gainditu du: bederatzi buelta egitea Azkue-San Roke eta Karakate artean 12 ordu eta erdian. 72 kilometro egin ditu guztira. Igo 5.900 metro egingo ditu, eta beste horrenbeste jaitsi. Bere buruaren aurkako erronka izan den arren, ez da bakarrik aritu, lagunez inguratuta egin baititu igoera eta jaitsiera guztiak.