Saharako errefuxiatu kanpamenduetako uholdeek eragindako kalteei aurre egiteko diru-laguntza eskatu dute

Barren.eus 2015ko urr. 26a, 08:40

Uholdeak izan dira orain dela gutxi Saharako errefuxiatu kanpamentuetan eta kalte larriak eragin dituztenez Eibar-Sahara Elkartekoak eta Saharako Ilargi Gorriak diruz laguntzea eskatu dute kalte horiei aurre egiteko.

Joan den urriaren 17 eta 18an eurite eta haize-bolada handiak  izan ziren Saharako errefuxiatu kanpamentuetan. Ondorioz, uholdeek kanpamendu guztietan eragin dituzte kalteak. Adobez eraikita daudenez berez ahulak diren etxebizitzak eta kanpin-dendak hondatu dituzte eta galerak handiak izan dira. Bizileku eta barruko tresna eta altzariak eraman dizkie urak baita jatekoak ere. Batzuk etxea bera ere galdu dute.

2015 10 23 Sahara2

Errefuxiatu kanpamentuetan ez dute horrelako egoera larririk ezagutu 40 urtean eta eguraldi iragarpenen arabera baliteke euri gehiago egitea eta kalteak handitzea.

Honen harira Saharako Ilargi Gorriak larrialdiko deia egin du eta laguntzeko hainbat bide zabaldu dituzte  gobernuz kanpoko zein bestelako erakundeek. Eibar-Sahara Elkartekoak  dirua batzen ari dira errefuxiatuei laguntzeko. Beraz, laguntza eman nahi duten horiek dirua  Euskadiko Kutxako 3035 0023 99 0230081679 kontu zenbakian sartu dezakete. Saharako Ilargi Gorriak, bestalde, Banco Sabadellen dauka kontua: (ES84-0081-0655-63-0001351540).

2015 10 23 Sahara3