Urriko azken astelehena da gaur, egun handia Gernika-Lumon. Euskal Herriko azokarik garrantzitsuenetarikoa denUrriko Azken Astelehena izeneko nekazaritza-azoka egin dute, eta beti legez, barazki, fruta, lore, txakolin, ezti eta gazta-txapelketak egin dituzte azokan. Gazta lehiaketan Mausitxako gaztak jaso du lehen saria (2009an eta 2011n ere irabazi zuen). Sukaldeko maisu handiek osatu dute epaimahaia: besteak beste, Beñat Ormaetxea, Jauregibarria jatetxekoa; Daniel Garcia, Zortziko jatetxekoa; Jose Miguel Olazabalaga, Aizian jatetxekoa, eta Ana Martin enologoa. Sariak banatu ostean, lehen postua eskuratu duen gazta erdiaren enkantea egin dute, eta 3.700 euro ordaindu ditu Bilboko Mendata Berria jatetxeak Mausitxako gazta erdiaren truke.
Honakoa ez da Mausitxako gaztak aurten irabazi duen lehen saria. Irailean Araiako gazta leiaketa irabazi zuten, abuztuan Elgoibarko Gazta Sariketaren XXXIV. ekitaldiko lehen saria eskuratu zuen Mausitxako gaztak, eta Gipuzkoako Artzai Gaztaren Lehiaketa irabazi zuten Legazpian, irailaren 6an. Urteko azken gazta lehiaketa Eibarren izango da Sanandresetan. Eta urteko azken zapatuan Elgoibarren jokatuko da 2015. Urteko Gazta Txapelduna gazta-leh¡aketa. Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak araututa, Euskal Herrian aurten egin dituzten 18 ardi-gazta lehiaketetako bat, gutxienez, irabazi dituzten gaztagileak batuko dira Elgoibarren. Hortaz, lekua izango du Mausitxak.
Aurrez baina, World Cheese Awards lehiaketan hartuko du parte Mausitxak. Aurtengoa Ingalaterrako Nantwich herrian egingo dute eta 2016an Donostian egingo dute lehiaketa hau. Gazten nazioarteko lehiaketa garrantzitsuena da eta 35 herrialdetako 3.000 ekoizle baino gehiago batzen ditu. Hala izanik ere, Euskal Herrian egiten diren lehiaketetako bat irabazteak berarentzako garrantzi handiagoa duela aitortu du Mausitxa baserriko Iñaki Ansolak. Era berean, sariak jasotzeak "aurrera jarraitzeko ilusioa" ematen dutela dio. Iritzi berekoa da bere aita Jesus Ansola ere, eta halaxe adierazi du Busturiako Hitzari eskaini dion elkarrizketan.
∞ Lotura duten albisteak:
-
Mausitxako gaztak irabazi du Gipuzkoako Artzai Gaztaren Lehiaketa, laugarrengoz (2015-09-07)
- Mausitxa gaztandegia 'Herri People' telebista saioan (2015-05-24)
-
Baserritarren Egunean Mausitxa baserrira bisita egin du Urkullu lehendakariak (2015-05-15)
- Mausitxako gaztak urrezko domina lortu du Madrilen, Gourmetquesos lehiaketan (2015-04-20)
- Mausitxa eta Txillarre saritu dituzte Eibarko San Andres Azokan (2014-12-01)
- Mausitxako gaztak irabazi du Ordizia Txapeldun gazta lehiaketa (2014-11-17)
- Mausitxako gazta bigarren gelditu da Ordiziako Gazta Lehiaketan (2014-09-10)
- Mausitxako gazta hirugarrengoz garaile Legazpian (2013-09-03)
- Mausitxako gaztak irabazi du Bilboko Idiazabal gaztaren txapelketa (2013-06-17)
- Bederatzi gazta lehiatuko dira urteko gazta onenaren sariaren bila (2012-12-12)
- Herriko produktuak nagusi Gabon Zahar Feriako lehiaketetan (2012-01-03)
- Non hago, zer larretan Urbiako artzaina (2011-01-03)
- Urrezko domina eskuratu du Mausitxako gaztak Birminghanen (2010-12-01)
- Mausitxako gazta 10etik gertu (2010-10-04)
- Gernikan ere nagusi Mausitxako gazta (2009-10-27)
- Aurreikuspenak gainditu ditu orain arteko feriarik arrakastasuenak (2009-09-28)
- Mausitxak irabazi du Ordiziako lehiaketa, hirugarrengoz (2009-09-09)
- Mausitxak irabazi du Gipuzkoako 25. Ardi Gazta Lehiaketa (2009-09-08)
- 1.500 euroko saria urteko gaztarik onenarentzat (2008-12-11)
- Munduko Gazta Lehiaketan urrezko domina eskuratu du Mausitxako gaztak (2008-10-01)
- Brontzezko domina Mausitxako gaztarentzat 'World Cheese Awards' sarietan (2007-04-10)
- Mausitxako gaztak bigarren aldiz irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa (2007-09-05)