Txinako kultur ondarearen osagarri garrantzitsu bat da Wu-shua. ‘Wu’ hitzak militar adierazi nahi du, eta ‘shu’ hitzak artea. Borrokaren artea da, beraz, haren esanahia. Hiru diziplina dauzka, eta Shuai Jiao (Txinako borroka) da horietako bat. Judoarekin antza daukan arte martziala da, nahiz eta lurrean ez direla borrokatzen den desberdintasun nagusiena. Aitzitik, aurkaria lurrera botatzea da helburua.
Igor Castañares eta Iñigo Arizaga elgoibartarrak Eibarko Ttatt gimnasioko ikasleak dira eta bertan Wu-shua entrenatzen dute Ramon Quinaren aginduetara. Wu-shuan munduko aditu handienetakoa da Quina. Munduko Kopa irabazitakoa eta munduko txapeldunorde izandakoa ere bai, besteak beste.
Joan zen zapatuan autonomia mailako Shuai Jiao txapelketan parte hartu zuten bi elgoibartarrek Gasteizko Wushu You Chíng eskolan. Valentzia eta Kataluniako lehiakideen aurka indarrak neurtu ostean emaitza onak lortu zituzten biek: Igor Castañaresek urrea eta Iñigo Arizagak zilarra, 75 eta 80 kilo arteko kategorian.