Partida serioa jokatu dute finalera ailegatu diren lau pilotariek. Tanto luze eta parekatuak jokatu dituzte eta ordubetetik gorako partida izan den arren, inork ez zuen amore eman nahi. Markagailuan berdinduta joan dira uneoro eta azken txanpara ere halaxe iritsi dira. Hemeretzinako berdinketaren ostean, baina, hiru tanto jarraian egin dituzte Larak eta Julenek, eta eurentzat izan da garaipena.
Hamazortzi bikotek hartu dute parte aurtengo txapelketan, eta guztiek jaso zuten oroigarri bana finalaren ostean egin zuten sari banaketa ekitaldian.
•Errifako zenbaki sarituak
Txapelketak iraun duen bitartean saldu dituzten errifen zozketako zenbaki sarituak ere jakinarazi dituzte antolatzaileek. Bi afari zotz egiten zituzten. 430 zenbakiaren jabeak eskuratuko du Ibai-Ondo jatetxeko afaria (906 zenbakia da ordezkoa); eta, 659 zenbakiaren jabeak irabaziko du Sigma jatetxeko afaria (ordezko zenbakia: 756)