Elgoibarko udaletxean, herritarrentzako arreta bulegoan egongo dira ikusgai hautesle-erroldak, gaurtik azaroaren 9ra, dagozkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Astelehenetik barixakura 08:30etik 14:00etara eta eguaztenean, arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara kontsulta daiteke errolda.
Era berean, Mendaroko udaletxe barruan ere jarri dute ikusgai hautesle-errolda. 09:00etatik 14:00ak arte egongo da ikusgai, azaroaren 9ra arte.