Elgoibarko kale kantariez gainera, Arrasate, Donostia, Barakaldo, Algorta, Deba, Eibar eta Elgetatik etorritako kale kantariek hartu zuten parte, zapatuan, estreinako Elgoibarko Kantu Egunean. Ahotsak eta musikak bat eginda Elgoibar euskal kantuz jantzi zuten guztien artean. Maalako parkean bazkaldu zuten guztiek eta parkean bertan jarraitu zuen festak arratsalean kantu eta dantzekin.
Herriko artisauen bigarren azoka ere egin zuten zapatuan, eta 11 postu jarri zituzten Lekuederren.
∞Lotura duten albisteak:
•ARGAZKIAK: