Eguenean hasiko dira 'Beitxu, beitxu!' kantaren koreografia ikasteko saioak

Barren.eus 2015ko aza. 3a, 13:35

Eguen honetan, azaroaren 5ean, hasiko dira Beitxu-beitxu! kantaren dantza-koreografia ikasteko entseguak, Olaizaga kiroldegian.

Azaroaren 28an Euskarak 365 Egun ekimenari lotutako lipdub-a osatuko dute Elgoibarko 58 elkarte eta erakundek. Beitxu, beitxu! kanta propio sortu dute ekimen horretarako, eta orain, dantza edo koreografia txiki bat ere prestatu du Josu Mujika dantzari eta koreografo elgoibartarrak. 

Azaroaren 28an Kalegoen plazan bilduko den jendea dantzan jartzea da helburua, eta horretarako dantza edo koreografia txiki hori ikasteko aukera ere egongo da. Olaizaga Kiroldegian izango dira entseguak, eguenetan, 18:30etik 19:00ak arte. Elgoibartar guztiak animatu nahi dituzte koreografia ikastera.

∞ Lotura duten albisteak: