84 elgoibartar eta 25 mendaroar daude izena emanda Behobia-Donostia proban

Barren.eus 2015ko aza. 4a, 11:57

Domeka honetan, azaroaren 8an, jokatuko da Behobia-Donostia herri lasterketa entzutetsua. Aurte ere, izenemate marka berria ezarri du probak, 34.000 parte-hartzailerekin (iaz baino 4.000 gehiago). Elgoibartar eta mendaroar ugarik egingo du antxitxika proban.

Fortuna Kirol Elkarteak emandako datuen arabera, 84 elgoibartarrek eta 25 mendaroarrek eman dute izena Behobia-Donostiarako (iaz, Elgoibarko 84 lagunek eta 23 mendaroarrek amaitu zuten proba). 51. edizio honek parte-hartzaileen marka berria ezarri du, 34.000 inskripzio bildu ostean.

•Autobusa Elgoibartik

Mintxeta Atletismo Taldeak Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa jarri du azaroaren 8rako Udal Kirol Patronatuaren babesarekin. Autobusa King-Kongeko autobus geltokitik irtengo da, 07:30ean. Izen ematea bi modutan egin daiteke: batetik, e-posta bat idatzita mintxeta@mintxeta.com helbidera; eta, bestetik, Mintxeta Atletismo Taldearen bulegoan (eguaztenean eta barixakuan 18:00etatik 20:00etara). Azaroaren 6a da izena emateko azken eguna (eguerdiko 12:00ak baino lehen). Udal Kirol Patronatuko bazkideek 13 euro ordaindu beharko dituzte eta 17 euro bazkide ez direnek. 

Elgoibartarren eta mendaroarren partaidetza urtez-urte: