2001ean sortutako Tertuliak programak ez du etenik izan hamalau urteotan, eta aurten ere 40 lagun inguruk parte hartuko dute. Helburua astean ordubetez euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzea da. Talde bakoitzean bidelagun bat izaten da, euskaraz hitz egiten ondo moldatzen dena, eta bera izaten da bidelariei laguntzen diena. Ez dute titulurik behar. Helburua ez baita eskola ematea, ordubetean euskara lasai praktikatzeko aukera izatea baizik. Bidelariak euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenak dira.
Dagoneko talde gehientsuenak martxan badituzte ere, hiruzpalau bidelagun behar dituzte azken taldeak osatzeko. Azaroaren 13a izango da izena emateko azken eguna. Jarri harremanetan programaren arduradunekin:
- AEK euskaltegia: 607 601 423
- Udal Euskaltegia: 943 742 731
- Elgoibarko Izarra: 943 741 626