Antsietateari aurre egiteko teknikei buruzko hitzaldia, gaur

Barren.eus 2015ko aza. 12a, 09:25

Marisa Roman Agifeseko psikologoak antsietatea gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu gaur, hilak 12, Elgoibarko Kultur Etxean eskainiko duen hitzaldian.

Agifes, buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko adituak eguneroko zailtasun psikologikoei aurre egiten ikasteko teknikak azalduko ditu. Saioa 18:30ean hasiko da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Besteak beste, iraunkorra den estresaz edo antsietateaz ohartarazteko seinaleak antzematen erakutsiko du Marisa Roman psikologoak. Horri esker, egoera kontrolatzen ikastea da helburua, okerrera egin ez dezan.