Spinning 60 + barruan eskainiko dituzten saioak intentsitate baxukoak izango dira. Bizikleta gainean gehienez ere 30 minutu egingo dituzte eta beroketa zein luzapen ariketekin osatuko dituzte saioak. Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, talde bat edo bi osatzea lortzen badute, abenduan hasiko litzateke Spinning 60 + egitasmoa. Astelehenetan edota eguaztenetan izango lirateke saioak, 10:15etik 11:00etara, Mintxetako Spinning gelan.
•Probatzeko saioa, azaroaren 26an
Jendeak proba dezan, doako saio berezi bat eskainiko dute azaroaren 26an, 10:15ean. Saio horretan, 60 urte baino gehiago duen edonork parte hartu ahal izango du. Mintxetan edo Olaizaga kiroldegiko harreran eman behar da izena, azaroaren 25a baino lehen.
Lotura duten albisteak:
- '60+' programak jarraipena izango du urrian (2015-10-02)