Karakateko igoera zapatuan jokatuko da

Barren.eus 2015ko aza. 12a, 15:24

Morkaiko mendizale elkarteak antolatuta, Karakateko 22. igoera jokatuko da zapatuan, azaroaren 14an. Lasterkariak 11:00etan abiatuko dira Kalegoen plazatik. Azken hiru urteetan Iñigo Larizek irabazi du proba eta errekorra ere berak ezarri zuen iaz: 27:37.

Antolatzaileek gogorarazi dute bidea ez dela markatuta egongo eta norberak nahi duen lekutik igo ahal izango duela, beti ere baserritarrek jarritako itxiturak errespetatuz. Azken urteetan, esaterako, soken edo egurraren bidea moduan ezagutzen den bideak izena hartu du, bide hortatik igota lortu dituzte-eta markarik onenak saltakariek. Izenemateak doan izango dira eta interesatuek aurrez (morkaiko@moraiko.net helbidera idatzita) nahiz zapatuan bertan eman ahal izango dute izena, goizeko 10:00etatik aurrera Kalegoen plazan. 

•Marken urtea iazkoa

Iazkoa errekorren edizioa izan zen. Iñigo Larizek bi segundoan ondu du zuen aurreko urtean berak ezarritako errekorra, eta 27:37ko denboran laga zuen marka berria. Emakumezkoetan ere errekorra ondu zuen Nahia Quincoces lekeitiarrak (34:21). Parte hartzea ere inoiz bainio handiagoa izan zen iaz; 119 lagunek hartu zuten parte. (2014ko Karakateko igoerako bideo-laburpena, irabazleen adierazpenekin, goian) Azken urteetako ohiturari eutsiz, bost sari banatuko dituzte antolatzaileek Karakateko tontorrean: lehenengo sailkatuari, lehenengo emakumezkoari, lehenengo elgoibartarrei (gizonezkoetan eta emakumezkoetan) eta gora aurpegirik onenarekin iristen denari. Mauxitxako gazta bana eta oroigarriak jasoko dituzte saritzat.

2015 11 12 karakatekoigoera2013 lariz

Babajana

Lasterketa ondorenerako babajana antolatu du Morkaikok, baina aurreratu dute gehienez 40 lagunentzako lekua izango dela. Morkaikoko bazkideentzat eta 22 urtez azpikoentzat doakoa izango da bazkaria eta 9 euro kobratuko diete gainerakoei. Proba ostean, dutxatzeko aukera izango da.

•Azken urteetako irabazleak:

∞Lotura duten albisteak: