Elgoibarko Udaleak ordezkatuta dauden alderdi politikoetako ordezkariez gainera, hainbat herritar batu da Kalegoen plazan egin duten elkarretaratzera. Joan den barixakuan Parisen egindako erasoak gaitzesteko eta biktima eta haien familiei elkartasuna adierazteko bost minutuko protesta bilkura isila egin dute.