Bizkar eta bular estiloak lantzeko aukera izan zuten Elgoibar Igeriketa Taldeko igerilari gaztetxoek, joan den azaroaren 14an, Eibarren jokatu zen txapelketan. Izan ere, adin horietan igeriketako lau estiloak ondo menperatzea da helburu nagusienetakoa, eta gainera, emaitzak baino garrantzitsuagoak diren baloreak lantzen dituzte gaztetxoekin. Edonola ere, denbora eta postu onak egin zituzten igerilari elgoibartarrek. 50 metroko bizkar estiloko proban lortu zituzten emaitzak azpimarratu behar dira. 2006an jaiotako 40 igeriarik hartu zuten parte proban eta hiru elgoibartar lehen lau postuetan sailkatu ziren: Iker Calvok irabazi zuen proba, 43’13’’-ko denborarekin; Yeray Dobarrok hirugarren egin zuen (47’41’’), eta laugarren postuan sailkatu zen Erlantz Plaza (47’49’’).