Markel Bergarak kontratua berritu du Realarekin 2019ra arte

Barren.eus 2015ko aza. 18a, 07:41

Markel Bergarak (Elgoibar, 1986) Realarekin lotzen duen kontratua berritu du hiru denboraldi gehiagorako, 2019ko ekainarenaren 30era arte. Hala jakinarazi du Jokin Aperribay Realeko presidenteak.

Markel Bergarak Bigarren Mailan egin zuen debuta Realarekin, 2007an, Las Palmas-en aurkako partida batean. Orain, bere kontratua 2019ko ekainaren 30 arte berritzeko akordioa lortu du Realarekin. Honenbestez, sinatu duen kontratua osorik betetzen badu, 13 denboraldi osatuko ditu talde txuri-urdinean. Une honetan 29 urte dauzka Bergarak.
Jokin Aperribay presidenteak jakinarazi duenez, joan den astelehenean sinatu zuen jokalari elgoibartarrak kontratu berria eta gaur agertuko da Zubietan hedabideen aurrean.