Udaletxe aurrean hasiko da proba eta Alkorta baserriko atarian amaituko da. 4,7 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Izenematea ordu erdi aurretik egin beharko da, plazan bertan.
Alkortara igoko diren guztientzako hamaiketakoa prestatuko dute antolatzaileek. Iaz 26 lagunek hartu zuten parte, eta Josu Uriarte markinarrak irabazi zuen proba, 21:47 deborarekin, gizonezkoetan, eta Nerea Amilibia aiarrak emakumezkoetan. Gizonezkoetan Iñigo Lazkano mendaroarrak dauka errekorra 20:24 denborarekin, eta emakumezkoetan, berriz, Nerea Amilibiak, 25:49 denborarekin.
Antolatzaileek kontzertuak ere prestatu dituzte gauerako. Skaleak eta Ekaitza taldeek joko dute Mendaroko gaztetxean, 23:00etan hasita.