Euskararen eguneko esaldi lehiaketa antolatu zuten DBH eta Batxilergoko ikasleentzat Atxutxiamaikak eta Gatelekuak Elgoibarko Udaleko Euskara Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Markel Garate mendaroarra izan da irabazlea ‘Nik hasi zuk jarraittu’ leloarekin. Lelo hori Euskararen Eguneko kamisetarako baliatuko dute. Kamisetak doan banatuko dituzte, 13-18 urte bitarteko nerabeen artean.
Iaz ere antolatu zuten lehiaketa eta Uxue Mancisidorrek aurkeztutako "Nire ahotik zure belarrira" esaldia izan zen irabazlea.