Datorren zapatuan (azaroak 21) eta hurrengo bi zapatuetan, Maalako parkean izango da Pablo Garrido materiala jasotzen 11:00etatik 13:00etara. Bide batez, Palestinako herriarekiko elkartasuna erakusteko argazkiak jarriko ditu eta bideoak proiektatuko ditu.
Urte amaieran egingo duen bidaian Zisjordaniako umezurtegi bat bisitatuko du. Gero handik Gazara abiatuko da. Palestinarrek bizi duten egoera zailari aurre egiteko, elkartasuna garrantzitsua da bere iritziz. Horregatik, materialaren bilketan parte hartzeko eskatu die elgoibartarrei.