Gaur arratsaldean ere musika gehiago izango da Elgoibarko kaleetan, Musika Eskolatik hasita irtengo baita Txaranga Txikia 18:00etan. Domekan, berriz, Udal Musika Bandaren kalejiraz eta kontzertuaz gozatzeko aukera izango da.
Ikastolako ikasleek goizean goizetik girotu dituzte Elgoibarko kaleak, gaur. Berez, Santa Zezilia eguna domekan izango denez, Ikastolak barixakura aurreratu du ospazkizuna. 08:30ean ekin diote instrumentuak jotzeari eta kantatzeari Kalegoen plazan. Gero, handik, ikastolako bidea hartu dute.