Maliko atentatua salatzeko kontzentrazioa egingo dute 12:00etan

Barren.eus 2015ko aza. 23a, 11:07

Elgoibarko Udalak “bete-betean” gaitzetsi du Malin izandako atentatua, eta 12:00etan udaletxe aurrean egingo duten kontzentrazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak. 

Joan den astean Parisko atentatuen harira egindakoaren bidetik, Elgoibarko Udalak Maliko hiriburu Bamakon izandako atentatua “irmotasunez” salatzeko bost minutuko kontzentrazio isila deitu du gaurko (azaroak 23), 12:00etarako. 

Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek (Euskadiko Udalen Elkarteak) egindako eskaera jarraituz antolatu du kontzentrazioa Elgoibarko Udalak. Protesta ekintza honen bidez, Bamakoko Radisson Blu Hotelak jasan zuen erasoan izan ziren biktimen senide eta adiskideei bere elkartasuna adierazi nahi die Udalak.