Joan den zapatu goizean egin zuen eguraldi hotz eta euritsuak ez zituen korrikalariak kikildu eta 22 korrikalari batu ziren Mendaroko plazan, iaz baino lau gutxiago. Jokin Muñoz mendaroarra izan zen guztietan azkarrena. 22 minutu eta bi segundoan osatu zuen plazatik Alkorta baserriko atarira arteko 4,7 kilometroko ibilbidea. Iaz garaipenetik gertu geratu zen triatloietan aritzen den Muñoz; bigarren egin zuen 22:42ko denborarekin. Iñigo Lazkano zen orain arte proba irabazi zuen azken mendaroarra. 2011n lortu zuen garaipena, orain arte ondu ez duten marka ezarrita: 20:24.
Ion Revert sailkatu zen bigarren postuan, irabazlearengandik 12 segundora; eta, Unai Etxeberriak egin zuen hirugarren (22:25). Parte hartzaile guztiak gizonezkoak izan dira aurten.
•SAILKAPENA
- Jokin Muñoz 22:02
- Ion Revert 22:14
- Unai Etxeberria 22:25
- Mikel Hernandez 23:37
- Ander Zulaika 24:08
- Gorka Agirreazaldegi 24:10
- Julen Salaberria 24:30
- Jon Aramaio 25:11
- Denis Garcia 25:58
- Ander Gorostegi 26:06
- Mikel Fernandez 27:15
- Eneko Salegi 27:34
- Javi Fernandez 27:51
- Asier Cordon 28:17
- Imanol Cerdeira 29:02
- Unai Salegi 29:47
- Jurdan Ezenarro 29:47
- Virgilio Guano 30:04
- Jose Ramon Cabello 30:07
- Ander Ariznabarreta 30:47
- Zigor Mendizabal 31:03
- Borja Rodriguez 32:00
∞Lotura duten albisteak:
-
Josu Uriarte eta Nerea Amilibia gailendu ziren Alkortara Igoeran (2014-11-25)
- Iban Murua garaile Alkortako Igoeran(2013-11-25)
- Iñigo Lariz eta Nerea Amilibia garaile Alkortako Igoeran (2012-11-26)
- Alkortako Igoera: Garaipena eta errekorra Lazkano eta Amilibiarentzat (2011-11-28)
- Bigarren urtez jarraian irabazi du Lazkanok Alkortako Igoera (2010-11-29)
- Bideoa: 2009ko Alkortako Igoera (2009-11-25)
- Iñigo Lazkano mendaroarrak irabazi du Alkortako IV. Igoera (2009-11-23)
- Alkortako Igoerako errekorra hautsi du Joseba Plaza markinarrak (2008-11-25)