Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Zubi-Ondo xake elkarteak eta Euskal Xake Federazioak antolatzen dute Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa. Estreinako edizioa 1991. urtean jokatu zen, eta honenbestez, 25. ekinaldia izango da aurtengoa. 25 urteotan 28 herrialdetako xakelarik hartu dute parte Elgoibarko torneoan eta 16 xakelarik lortu dute garaipenen bat edo gehiago. Oleg Korneev errusiarrak lortu ditu garaipen gehien, sei guztira. Azer Mirzoev (Azerbaijan, 1978) xakelariak ere hiru bider jantzi du txapela Elgoibarren.
- Elgoibarko Maisuen Nazioarteko Xake Txapelketako IRABAZLEEN-ZERRENDA (PDF)
Iaz, azken partida erabakigarrian Ismael Teran xakelari sevillarrari irabazi ostean, Patrice Etchegarai lapurtarrak irabazi zuen Elgoibarko Maisuen Nazioarteko 24. Xake Txapelketa. Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak txapelketa aparta jokatu zuen iaz. Parte hartzaile guztietan ELO puntazio baxuena zuen xakelaria izan arren, ia amaierara arte torneoa irabazteko aukerak izan zituen. Elgoibarren lorturiko puntuei esker, Nazioarteko Maisu izensapena eskuratu zuen.
•Nazioarteko hamar xakelari
Aurten Elgoibarrera etorriko diren xakelariak zein izango diren ezagutarazi dituzte antolatzaileek. Hona hemen hamar xakelarien izen-abizenak: Angel Arribas (Espainia), Misa Pap (Serbia), Jaime Santos Latasa (Espainia), Ider Borya (Frantzia), Ori Kobo (Israel), Dragan Paunovic (Serbia), Santiago Gonzalez De La Torre (Euskal Herria), David Astasio (Euskal Herria), Gustavo Barrenetxea (Euskal Herria) eta Patrice Etchegarai (Euskal Herria).
-
Patrice Etchegarai lapurtarra gailendu da Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketan (2014-12-22)
-
Gustavo Barrenetxeak aurten ere hartuko du parte Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketan (2014-11-24)
- Daniel Alsina katalanak irabazi du Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketa (2013-12-23)
- Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak hartuko du parte domekan hasiko den Nazioarteko Xake Txapelketan (2013-12-13)
- Mirzoevek laugarren garaipena eskuratu du Elgoibarren, hirugarrena jarraian (2012-12-17)
- Jokoan da Nazioarteko Xake Txapelketa (2012-12-12)
- Aurpegi berriak izango ditu nazioarteko xake txapelketak (2012-11-27)
- Azer Mirzoev nagusi, bigarren urtez jarraian, Nazioarteko Xake Txapelketan (2011-12-21)
- Azer Mirzoevek bigarren aldiz jantzi du txapela Elgoibarko xake txapelketan (2010-12-22)
- Hamar xakelari eta helburu bakarra: xake-matea (2009-12-11)
- Lortuko ote du Korneev errusiarrak zazpigarren txapela? (2009-11-24)
- 313.136 lagunek jarraitu zuten Internet bidez Xake Txapelketa (2009-01-15)
- Korneev errusiarraren seigarren garaipena Nazioarteko Xake Txapelketan (2008-12-19)
- 14 urteko haur prodijioa Nazioarteko Xake Txapelketako partaideen artean (2008-12-12)
- Kamil Miton poloniarrak irabazi du Nazioarteko Xake Txapelketa (2007-12-17)
- Internetez jarraitu ahal izango da aurten Nazioarteko Xake Txapelketa (2007-12-10)
- Emakume batek parte hartuko du Nazioarteko Xake Txapelketan (2006-12-11 )
- Munduko xake jokalari onenak Elgoibarko Xake Txapelketan hasi zuen nazioarteko ibilbidea (2006-11-24)
- Azer Mirzoev irabazle Nazioarteko Xake Txapelketan (2006-12-18)
- Elgoibarko Nazioarteko xake Txapelketaren memoria historikoa 1991-2006. (Ramón Mugicak idatzia *gazteleraz)