Aukeratu dituzte hauteskunde orokorretan mahaietan egon beharko duten kideak

Barren.eus 2015ko aza. 25a, 19:21

Espainiako Hauteskunde orokorrak abenduaren 20an izango dira, eta gaur, Elgoibarko hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa publikoa egin dute, udaletxean ospatu den udalbatzarrean.

Ordenagailu baten programak aukeratu ditu abenduaren 20an egingo diren hauteskunde-mahaietan egon beharko duten presidente, bokal, eta horien ordezkoak. 17 presidente izango dira guztira. Bitxikeria modura, LogroƱoko espetxean preso dagoen Arnaldo Otegiri tokatu zaio mahaietako bateko presidente izatea.

2015 11 25 hautesle mahaiak2a